Lanbide Ekimenak agentziatik, Bizkaiko 6 garapen agentziarekin batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, Silver Bizkaia Elkarlanean programa bideratuko da.
Proiektu honen helburua zilar ekonomiaren inguruan dauden ideia, produktu edo zerbitzuak garatzea da, eskualdeko enpresa eta ekintzaileen lehiakortasuna hobetzeko.
Bizkaia mailan, sentsibilizazio jardunaldietan parte hartzeko aukera egongo da (alimentazioa, osasuna-zaintza, turismoa-merkataritza eta etxebizitza gaiei buruz) eta gure eskualdean tailer bat antolatuko da urriak 22an (Gernikako Elkartegi berrian); proiektu kolaboratiboak definitu ahal izateko.
Bestalde, zilar ekonomiaren gaineko informazio interesgarria biltzen duen hileko boletin bat jaso ahal izango dute enpresek.
Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantziaturiko proiektu hau, Elkarlanean, lankidetzan berrikuntza bultzatzeko programa 2019 barruan kokatzen da.