Busturialdeko pertsona eta enpresentzat egiten dugu lan

Jarduera ekonomikoa hobetzeko eta, bai emakumezko. bai gizonezko langabeak lan-munduan txertatzeko helburua dugu.

Informa zaitez

Nor gara?

Lanbide Ekimenak Zentroa gara eta gure eginkizuna hauxe da: enpresak sortzen sustatzea eta lana bilatzea langabetuei Busturialdeko eskualdean.

Kudeatzailea Kudeatzailea

Pertsonak

Zure asmoa gauzatzen

lagunduko dizugu

PERTSONAK Laguntza eta aholkua eskaini nahi dizugu:

  • Lana bilatzen

  • Enpresak sortzen

  • Formazioa eta praktikak

  • Lan eskaintzetan

  • Orientazioan

  • Aholkularitzan

EnpresakZerbitzuak

Enpresa mundua xede, baliabide eta programa publikoetarako sarbidea eta ezagupena erraztea, eta lan eskaintzak tramitatzea. Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) merkaturatzen eta hauen baliabideak optimizatzen laguntzen dugu.

Kudeatzailea Kudeatzailea

Lekukoak

Niri dagokidanez, Lanbide Ekimenak Gernika-Lumo derrigorrean jo beharreko atea izan da, ezinbestekoa, neure enpresa sortzeko prozesuan zehar. Hasiera-hasieratik, hots, enpresa sortzeko ideia izan nuenetik, proiektua abian jarri eta gauzatzen zen bitartean, Gernika-Lumoko bulegoak eta bertoko teknikari-taldeak sekulako laguntza eskaini didate. Hau da, proiektua aurrera ateratzeko oinarrizko zutabe izan dira.
Zaila izan ohi da ekintzaile izatea, eta esan beharra daukat Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak oinarrizko aholkularitza zerbitzua eskaintzez gain, hurbileko hartu emana ere eskaintzen du, gizabidetsua eta enpatikoa. Eta honek guztiak, jakina, gaur eguneko egoera kontuan izanda, sekulako laguntza da. Hortaz, nire eskerrona adierazi baino ez eskaini didaten laguntzagatik.
Mila Esker!!!

Roberto Quintana – ez da beharrezko azterlana egitea

Langabeziko tartea aprobetxaturik gure lanean erabiltzen diren tresnen gainean gaureguneratzea erabaki eta lanbide ekimenak 2013an antolatu eban enpresa simulatuko ikastaroetara jo gendun. Bertan gaur egun M&B Abokatuak, enpresen aholkularitza, garan bazkide biok alkar ezagutu ginen eta gure bulegoa sortzeko ideiarekin Lanbide ekimenak zentroak eskeitzen dauan orientazino zerbitzuak gure ideiari forma ematera lagundu euskun.
Bertako autoenplegurako teknikariak egunean dagozan marketineko gakoak aitortu, merkatuko aukeren gainean aholkatu eta gure enpresa plana bideratu euskun.
Hasiera batean gure enpresa plana prestatzeko wifidun kafetegi batean elkartzen ginen biok eta behin gure “etxeko lanak” beteta, Joseba teknikariak, zuzenketak proposatzen euskuzan. Egia esan bere dedikazio eta ezagupenak, gure bezeroei eskeitzen deutsagunaren inspirazioa izan da. Gaur egun harremana mantentzen dogu eta informatzen jarraitzen deuskue lanbide ekimenak zentrotik.

Naiara Perez – M&B abokatuak

Langabezian nengoala/gengozela prest!AKADEMIA sortzeko ideia izan genuen. Ez genekien nondik hasi eta aholkularitza zerbitzu bat behar genuen. Lanbide Ekimenak Zentrora jo genuen eta bertan proiektu hau aurrera eramaten (nondik hasi, zer egin, zein aspektu kontutan hartu, legedia, aurrekontua,...) lagundu ziguten.

Iratxe Cenigaonaindia – PREST Akademia

Mi hermana es farmacéutica y como yo estaba en paro me propuso un día abrir una parafarmacia en una zona relativamente nueva de Gernika. Tras pensármelo durante unos días, acepte la propuesta y así empezó nuestra aventura. En Lanbide Ekimenak de informaron sobre un curso de creación de empresas para emprendedores, el cual me sirvió de mucho porque la verdad es que no tenía ni idea ni por donde tenía que empezar. Ahí empezamos a mirar la lonja que nos interesaba, hablar con inmobiliarias, asesorías, diseñadores para hacer proyecto del local...comprar mobiliario, acondicionar el local, contactar con representantes. En Lanbide Ekimenak nos ayudaron a madurar el proyecto y a solicitar a una ayuda para emprender.
Sobre todo quiero destacar la calidad de las personas que están allí para ayudar a quien necesite. La disponibilidad y el buen trato. Que como en mi caso vas allí sin saber nada y el trato es muy cercano.
Ya hemos cumplido nuestro primer año en marcha, y esperemos que haya sido el primero de muchos!!

Ainize Perez Iraeta

Ohiko ordutegia

Astelehenetik barikura:
8:00 - 15:00

Arratsaldeetan hitzordua tarteko

Udako ordutegia

Astelehenetik barikura:
8:00 - 14:00

Arratsaldeetan itxita

KokapenaJarri harremanetan gurekin

Harremanetarako formularioa

Informazioa

Alondegia kalean gaude, Correos bulegoaren alboan. Zatoz eta ezagutu gaitzazu. Etorri gurera!

Helbidea

Lanbide Ekimenak
Alondegia 6 behea
48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)
Tfno: 946 255 758

Bilatu