Lanbide-Ekimenak
Lanbide-Ekimenak Zentroa
Gernika-Lumoko Udaleko tokiko Erakunde Autonomoa gara. Tokiko egoera sozioekonomikoa laguntzen eta sustatzen dugu, eta enplegua sortzen. Gure zonaldeko pertsonak eta enpresak hartzen ditugu kontuan. Gure eginkizunak, bada, jarduera ekonomikoa sustatzea eta hobetzea du helburu. Eta langabezian dauden pertsonak orientatu, formatu eta lan munduan sartzen ahalegintzen gara.
Jarduera hauek burutu ahal izateko, gure eskualdeko garapenean esku hartzen duten gizarte-agente eta teknikariekin koordinatuta egiten dugu lan.
Lanbide-Ekimenak Zentroa 1989 urtean sortu zen, Gernika-Lumoko Udalak bultzatuta. Gero, Busturialdeko eskualdeko 16 udalerrik izenpetu dute hitzarmena, zerbitzua denetara zabaltzearren. Hauek dira udalerriak: