12.875 €ko laguntza ekonomikoa langabeentzat
- Argitaratua - Publicado Ekintzaileak - Emprendedores
Gernika-Lumoko Udalak 12.875 € bideratuko ditu Enpresa Proiektu bat garatu nahi duten Busturialdeko langabeen artean.
LANBIDE –Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen duen diru-laguntza programa bati esker lortu da dirua. Lanbide Ekimenak Zentroa Garapen Agentziak programa horretako erakunde laguntzailea da, eta horri eskerrak bi laguntza hildo jarriko ditu martxan.
- Enpresa ideia garatzeko laguntzak.
Ideia bat duten ekintzaileei zuzendutako laguntza-lerroa da eta berari eskerrak ideia aztertu eta garatzeko laguntza jasoko da. Onuradunek, laguntza ekonomikoaz gain laguntza teknikoa ere jasoko dute Lanbide Ekimenak Zentroak erabiltzen duen metodologiari esker.
Parte hartu nahi duten pertsonek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
- EAEn erroldatuta egon eta bertan bizi.
- Langabezian egon eta LANBIDEn inskribatuta egotea enplegu-eskatzaile gisa.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian inoiz alta eman ez izana.
- Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea.
- Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aurreko deialdietan ekintzaileei laguntzeko bideratu dituen laguntzen onuradun ez izatea.
Gutxieneko laguntza ekonomikoa 1.000 eurokoa da. Kopuru hori %15 handituko da ekintzailearen adina 18 eta 30 urte artekoa bada, eta beste %15 emakumezkoa bada.
- Enpresa proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak
Negozio berri bat martxan jarriko duten ekintzaileei zuzendutako laguntza lerroa da. Onuradunek, laguntza ekonomikoaz gain laguntza teknikoa ere jasoko dute Lanbide Ekimenak Zentroak erabiltzen duen metodologiari esker.
Parte hartu nahi duten pertsonek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
- EAEn erroldatuta egon eta bertan bizi.
- Langabezian egon eta LANBIDEn inskribatuta egotea enplegu-eskatzaile gisa.
- Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko proiektu bat izatea.
- Enpresa martxan jartzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea.
- Laguntza prozesua amaitzen denean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean.
- Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aurreko deialdietan ekintzaileei laguntzeko bideratu dituen laguntzen onuradun ez izatea.
Gutxieneko laguntza ekonomikoa 1.500 eurokoa da. Kopuru hori %15 handituko da ekintzailearen adina 18 eta 30 urte artekoa bada, eta beste %15 emakumezkoa bada.
Laguntza programa honetan Busturialdeko bizilagunek parte hartu ahal izango dabe, eta eskaerak Lanbide Ekimenak Zentroan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago eskuratu ahal izango da www.lanbide-ekimenak.eus web orrian edo 946255758 telefonora deituta.