Busturialdeko Enplegu Plana -Lan Eskaintzak
Publicado en Proiektuak - Proyectos
Abenduan zehar 13 langabe kontratatuko dira, Busturialdeko Udalek eta LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatzen duten Eskualdeko Enplegu Planaren barruan. Helburu horrekin jarri da martxan hautagaien hautapen prozesua eta argitaratu dira lehen lan eskaintzak. Ekimen hau da Busturialdeko Udalerriek duten tresnetariko bat eskualdeko langabezia tasa murrizten ahalegintzeko.