Busturialdeko Enplegu Plana -Lan Eskaintzak

Abenduan zehar 13 langabe kontratatuko dira, Busturialdeko Udalek eta  LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatzen duten Eskualdeko Enplegu Planaren barruan. Helburu horrekin jarri da martxan hautagaien hautapen prozesua eta argitaratu dira lehen lan eskaintzak. Ekimen hau da Busturialdeko Udalerriek duten tresnetariko bat eskualdeko langabezia tasa murrizten ahalegintzeko.

 

Lan kontratuak lanaldi osoan izango dira eta 4 eta 5 hilabete arteko iraupena izango dute, programaren arabera. Lan eskaintza horietan izena eman nahi duten pertsonak LANBIDEn izena emanda egon behar dute enplegu eskaitzaile gisa, eta horrez gain Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian ezarri dituen baldintzak bete beharko dituzte..

Tokiko garapena eta lan sorrerarekin zerikusia diten 5 proiektu jarriko dira martxan guztira, eta orokorrean, aurreko urteetan garatu izan diren proiektuei jarraipena ematen diote. Oinarrian, eskualdeko garapen sozioekonomikoa bultzatu eta pertsonen bizi kalitatea hobetzea helburutzat duten proiektuak dira. Mota askotariko profilak biltzen dira langabezian dauden kolektibo desberdinei lan aukera bat eskaintzeko. Horrela aukera izango dute sektore desberdinetan lan egin eta ikasketa desberdinak dituzten pertsonek. Garatuko diren proiektuak hurrengoak dira: Ezkutuko Altxorrak azaleratu, Urdaibai Silver, Ibili Ibilian Urdaibaien, Egurre, eta Formakuntzari buruzko ikerketa.

Lan-eskaintzak: