LANBIDE-EKIMENAK ZENTRUAK 74.010,04€ KO DIRU-LAGUNTZA LORTU DU, ESKUALDEKO PROMOZIO EKONOMIKOA SUSTATUKO DUTEN 3 PROIEKTU LANTZEKO
Publicado en Proiektuak - Proyectos
Lanbide Ekimenak, Gernika- Lumoko organismo autonomoak, urtero bezala, Bizkaia Orekan Sakonduz programan parte hartzen du, lehiakortasun territoriala sustatzeko helburuarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak subentzionatzen duen programa honen bidez, eskualdeko lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak bultzatzen dira, industria sektoreko enpresei bideratutako ekimenen bidez. Proiektu hauek Busturialdeako garapen ekonomikoaren plan estrategikoaren lan-ildoekin lerrokatuta daude eta inpaktu zuzena dute eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, epe laburrean.