ENPRESA BERDEA PROGRAMAREN ITXIERA SAIOA
- Argitaratua - Publicado Enpresak - Empresas
Datorren abenduaren 16an, Enpresa Berdea programaren baitan, programa hori bultzatzen dugun eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz sarearen parte garen hamalau garapen-agentziok gonbidapena egiten dizuegu jardunaldira: “Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa”.
▪️ Enpresetako trantsizio ekologikoaren esperientziak izango ditugu:
• Gosan, S.A.
• Conservas Serrats S.L.
• Canteras Lacilla S.L.
▪️ Bizkaiko enpresa-arloko iraunkortasuna sustatzeko laguntzak aurkeztuko ditugu.
▪️ Europako Itun Berdea eta Green Industrial Deal. Trantsizio Ekologikoa enpresa-ehunaren lehiakortasunaren katalizatzaile gisa bultzatzeko Europak hartutako konpromisoa, Aclimaren eskutik.
▪️ Mahai-ingurua: Trantsizio ekologikoa Bizkaiko ETEetan txertatzea.
▪️ Enpresa Berdea programako Bonuen bidez parte hartu duten enpresei diplomak emango zaizkie, Cristina Mugica-ren eskutik (Lurralde Lehiakortasunaren eta Kanpo Sustapenaren zuzendari nagusia).
Ordua: 9:30–11:30
Tokia: BBF eraikinaren auditorioa (Uribitarte pasealekua 3, Bilbo)
Izen-ematea HEMEN
Galderetarako edo informaziorako: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. / 946255758
BFAk, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan, eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programaren bidez babestutako ekimena.