Urdaibaiko Ekintzaileentzako Programa

Urdaibaiko ekintzaileentzako programa martxan jarri dugu

Urdaibaiko funtsezko sektoreak diren itsaso, arrantza, elikadura, egurra eta energia sustatzea helburu duen ekimen bat da. Bertan, proiektu ekintzaileek parte hartzen dute. Urtarrilaren 19tik otsailaren 29ra, interesa dutenek izena eman dezakete U-BAI BerriUp-en webgunean

 

 

U-BAI, Urdaibaiko hazkunde ekonomikoa bultzatzera bideratua dagoen ekimen publiko-pribatua da. BerriUp-ekin lankidetzan, Euskadiko lehen startup azeleragailuarekin, eskualdeko ekintzaileei zuzendutako deialdi berri bat abiarazi du. Honen helburua, Urdaibaiko ekonomia arloan parte hartzen duten (arrantza, elikadura, itsasoa, egurra, automobilgintza eta energia), proiektu berritzaileei bultzada emanez, konpromisoa eta talentua sustatzea da.

Ekimen honetan parte hartzeko deialdia urtarrilaren 19tik otsailaren 29 ra egongo da zabalik, eta interesa dutenek U-BAIren webgunean izena eman dezakete. Bertan aurkituko dute beharrezko informazio guztia.

UBAI-ren eta BerriUpen arteko aliantza estrategikoak, identitate ekintzailea duten pertsonentzat eta ekiteko bokazioan murgildu nahi duten pertsonentzat aukerak sortzea du helburu. Programa honetan izena ematen duten pertsonek, proiektu enpresarial bat identifikatu, asmatu eta abiarazteko urratsa emateko prest egon behar dute. Era berean, sortutako programak, pertsona ekintzaileek 3 hilabetez euren negozio-eredu nahiz enpresa-proiektuak identifikatu, asmatu, sortu eta abiarazteko, espazio bat sortzea du helburu. Programa martxoaren 14an hasi eta ekainaren 20an amaituko da. Prestakuntzaren bidez, euren negozioa garatu ahal izateko funtsezko tresnak izango dituzte. Gainera, U-BAIko enpresen laguntza jasoko dute, ekiteko lehen urratsak ematera bultzatuz.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzua (Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila) Lanbide Ekimenak eta Behargintza Bermeorekin lankidetzan, eskualdeko erronkei irtenbide berritzaileak emango dizkien proiektu ekintzaileak garatu ahal izateko gune bat eskaintzen du U-BAI BerriUp-ek.

Alde batetik, Urdaibairen garapenerako beharrezkoak diren esparru edo sektoreekin zerikusia duten proiektu guztiek, hura abiarazteko laguntza eta prestakuntza izango dute. Bestetik, une honetan proiektu zehatzik ez duten, baina ekintzailetzarako bokazioa duten pertsonei, proiektu, negozio-eredu eta/edo enpresa berriak sortzeko pizgarriak emango zaizkie.

Informazio gehiago nahi dutenek helbide honetara idatz dezakete: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

U-BAIri buruz:

U-BAI Urdaibaiko garapen ekonomiko, enpresarial eta ekintzailerako ekimen publiko - pribatua.

Informazio gehiago: https://ubai.urdaibai.eus/

BerriUp-i buruz:

2015ean sortua, nazio-mailako azeleragailu onena da 2022ko Funcas txostenaren arabera. Gaur egun, 40 mentore eta 30 enpresek baina gehiagok parte hartu dute azelerazio-programan.

Informazio gehiago: www.berriup.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bezela etiketatua - Etiquetado bajo :