ZILAR EKONOMIA - TALDE ERAGILEA
- Argitaratua - Publicado Proiektuak - Proyectos
Busturialdeko Zilar Ekonomia proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu, eta talde bultzatzailea eratzeaz gain eskualdeko eragileekin kontaktuan egon gara
Busturialdeko Zilar Ekonomia proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu, eta talde bultzatzailea eratzeaz gain eskualdeko eragileekin kontaktuan egon gara. Talde bultzatzailea hurrengo erakundeok osatzen dugu:
- Busturialdeako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
- URREMENDI Landa Garapen Elkartea
- Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa
- Lanbide Ekimenak Zentroa
Guztion artean definitu ditugu proiektu honen Xedea eta Ikuspegia:
- Xedea: Zilar ekonomian enplegua, ekintzailetza eta negozioen dibertsifikazioa sortu landa-ingurunean.
- Ikuspegia: Busturialdea izatea landa-inguruko garapen iraunkorraren sustatzaile/erreferente bat, GJHak bide-orritzat hartuta, seniorren bizi-kalitatea hobetzeko.
Gaur egun eskualdeko diagnostikoaren lehen hurbilketa egin dugu, ikuspegi orokor bat izateko asmoarekin. Lan sakon bat izan ordez, gure esperientziatik eta elkarrizketatzen ari garen agenteen esperientziatik egindako hurbilketa bat da, lehen pausuak ematea erraztuko diguna.
Bezela etiketatua - Etiquetado bajo :