Lanbide Ekimenak zentruko zuzendari lanpoltsa
- Argitaratua - Publicado Udal Lan eskaintzak-Ofertas de Empleo municipal
Lanbide Ekimenak zentruak zuzendari lanetarako lanpoltsa bat sortu du. Interesatuta dauden guztiak eman ahal izango dute izena irailaren 14tik, urriak 5era. Lanpoltsa gauzatzeko erabiliko den sistema lehiaketa oposizio publikoa izango da.
Zuzendariak bete behar izango dituen funtzioen artean hurrengo hauek daude:
Besteak beste, zerbitzuak eta dependentziak zuzendu eta ikuskatu, organismoaren ordezkaritza administratiboa egin, gauzatutako zerbitzu eta jardueren txostena urtero idatzi, edo erabiltzaileen iradokizunak eta erreklamazioei erantzun.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko ondorengo unibertsitate tituluen jabe izan behar da: Enpresen administrazioa, Ekonomia edo Industria ingenieritza eta, gainera, euskara mailari dagokionean 3. HE egiaztatzea.
Informazio gehiagorako Bizkaiko Boletin Ofizialean argitaratutako dokumentuan ikusi daiteke: