13.000€ banatuko ditugu - Vamos a repartir 13.000 €

Lanbide Ekimenak Zentroan 13.000 € banatuko ditugu langabezian dauden ekintzaileen artean.

Euroak

 

Diru-laguntzak bi motatakoak izango dira:

  • Alde batetik, enpresa ideia bat dutenei zuzenduta daudenak. Horiei aholkularitza zerbitzua emango zaie ideia hori egokia den edo ez aztertzeko, eta azterketa hori egiten den epean zehar diru-laguntza bat izango dute.
  • Bestetik, jarduera berri bat martxan jarri nahi dutenei zuzenduta daudenak. Horiei jarduera berria gauzatu eta martxan jartzen lagunduko zaie eta denbora horretan zehar diru-laguntza bat izango dute.

Diru-laguntzen onuradun izan nahi dutenek hurrengo baldintza bete beharko dituzte:

  • EAEn erroldatuta egotea
  • Langabeak izan eta LANBIDEn izena emanda egotea
  • Inoiz Autonomotan altan emanda egon ez izana
  • Negozio ideia bat izatea
  • Laguntza bardin hauek eskatu ez izana aurreko deialdiren batean
  • Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekin ordainketa bete beharrak egunean izatea
Bezela etiketatua - Etiquetado bajo :