LANBIDE-EKIMENAK ZENTRUAK 74.010,04€ KO DIRU-LAGUNTZA LORTU DU, ESKUALDEKO PROMOZIO EKONOMIKOA SUSTATUKO DUTEN 3 PROIEKTU LANTZEKO

Lanbide Ekimenak, Gernika- Lumoko organismo autonomoak, urtero bezala, Bizkaia Orekan Sakonduz programan parte hartzen du, lehiakortasun territoriala sustatzeko helburuarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak subentzionatzen duen programa honen bidez, eskualdeko lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak bultzatzen dira, industria sektoreko enpresei bideratutako ekimenen bidez. Proiektu hauek Busturialdeako garapen ekonomikoaren plan estrategikoaren lan-ildoekin lerrokatuta daude eta inpaktu zuzena dute eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, epe laburrean.

 

Aurten 3 proiektu subentzionatu dira Bizkaiko Foru Aldunditik:

- Enpresa Berdea: 19.626,00 €

- Salbide: 28.738,36 €

- Suspertze digitala: 25.646,04 €

 

ENPRESA BERDEA

Proiektu honen helburu nagusia Gernikaldeako enpresa-sarerako, trantsizio ekologikoa lortzea da, hazkunde ekonomiko eredu berriaren eragile gisa, ikuspegi ekologiko integratzaile batekin eta enpresaren estatregiarekin batera.

Agentziak sortutako Bono Berdea programaren bidez, 3 enpresekin lan egingo da trantsizio ekologikoari buruzko  mikroproiektuak garatu eta inplementatzeko.

Gainera interesatutako edozein enpresak  4 prestakuntza-tailer praktikoren ziklo batean parte ahal izango du, jasangarritasunaren bidean hobetzen laguntzeko

ACLIMArekin batera ere saio bat antolatuko da enpresetan aplikagarriak diren eta dagoeneko erabiltzen diren trantsizio ekologikoko konponbideak ezagutarazteko.

Bestalde, proiektuan parte hartzen duten 10 agentzietako teknikariak formakuntza jasoko dute,  jasanarritasun arloan erabilitako terminologia, egungo eta etorkizuneko arautegia, ingurumen-metrikak eta abar. buruzko ezagutza eskuratzeko.

Azkenik, enpresa interesdunei trantsizio ekologikoko jarduerak egiteko laguntza publikoko programak identifikatzen lagunduko zaie.

 

SALBIDE

Proiektu honek eskualdeko enpresen aktibazio komertziala bultzatzeko helburua du, bezero berriak bilatzeko eta merkatu-kuota handitzeko. “Salbide” proiektua oso baliagarri da, eskualdeko enpresek beharrizan handia dutelako merkatua dibertsifikatzeko, bezero gutxi batzuen dependentzia handia dutelako bere fakturazioan.

Ekimen honen bidez, parte hartzen duten enpresek merkatal prozedura egokiak ezarriko dituzte bere organizazioetan, salmentarako metodologia eta tresna berriekin. Horretarako, formazio ikastaro bat ere antolatu da enpresei zuzenduta. Era berean, enpresen bezero potentzialak identifikatuko dira eta ondoren kontaktatu egingo da, bilera komertzialak zehazteko.

Ondorioz, Gernikaldeako enpresek bezero berriak lortuko dituzte eta lehiakorragoak izango dira epe laburrean. 

 

 SUSPERTZE DIGITALA 

Eskualdeko enpresen digitalizazioa sustatzeko proiektua da, ekintza desberdinen bidez. Honek dira diseñatu diren ekintzak enpresei zuzenduta:


- Teknologia berrien eta gaitasun digitalei buruzko formakuntza tailerrak
- Digitalizaziori buruzko jardunaldien antolakuntza
- Enpresen arteko bisita gidatuak, digitalizazioren soluzioak arrakastaz ezarri duten enpresetan
- Enpresei laguntzea digitalizazio planak subentzionatuz
- Enpresei laguntzea diru-laguntza publikoak eskatzen, digitalizazio jarduerak bideratzeko

Proiektuan honetan Bizkaiko 11 garapen agentziak parte hartzen dugu eta gure eskualdetik hainbat enpresa daude parte hartzen digitalizazioarekin erlazioa duten ekintza desberdinetan. Beraz, teknologia berriak erabikltzeko beharrizana duten enpresei, bere organizazioetan digitalizazioa ezartzeko ibilbide osoan lagunduko zaie.

 

BFAk, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiaren esparruan, eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko programaren bidez babestutako ekimena.