Enpresak

Enpresak

Enpresei eskaintzen zaizkien zerbitzuak

Gure Zentroak eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa sustatzen du. Alde batetik, enpresa-ekimen berriak sustatu eta laguntzen ditu garapenean; eta bestetik, zerbitzuak eta programak eskaintzen zaizkie, kudeaketan eta lehiakortasunean hobeak izate aldera.

Lanbide Ekimenak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie gure eskualdeko enpresei:

  • Lan eskaintzen kudeaketa: Euskal Enplegu Zerbitzuko eskaintzak kudeatzeko Zentroa da Lanbide Ekimenak Zentroa. Zentro honek langile poltsa bat du eta zerrenda honetatik ateratzen dira enpresen langile premia betetzeko.
  • Lan eskaintzetarako inprimakia.
  • Diru-laguntzen mapa: Bizkaian eta EAEn enpresei ematen zaizkien diru-laguntza garrantzitsuenen gaur-gaurko Araudia eta Laburpena.
  • Enpresen arteko topaketak: Enpresa foroak, merkataritza harremanak hedatu, esperientziak partekatu eta ezaguerak trukatzeko. Jardunaldiak adituekin.
  • Formazioa: Enpresa bakoitzari egokitutako formazioa, lehiakortasunean irabazi ahal izateko. Formazioa enpresa kudeaketan.
  • Lan merkatuaren gaineko azterlanak eta enpresa sarearen gaineko diagnostikoa.

Informazio gehiago hemen:

  • Telefonoa : 94 625 5758
  • Emaila : Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
  • Harremanetarako : Aitor Kortazar


Gaur gaurkoa