Busturialdeko Enplegu Plana -Lan Eskaintzak

Abenduan zehar 13 langabe kontratatuko dira, Busturialdeko Udalek eta  LANBIDE - Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatzen duten Eskualdeko Enplegu Planaren barruan. Helburu horrekin jarri da martxan hautagaien hautapen prozesua eta argitaratu dira lehen lan eskaintzak. Ekimen hau da Busturialdeko Udalerriek duten tresnetariko bat eskualdeko langabezia tasa murrizten ahalegintzeko.

Leer más ...

Taldeka Digitala

Ikasleek, langabeek eta enplegua hobetzea bilatzen duten pertsonek eman dezakete izena deialdi horretan, eta aukera bikaina da ekintzailetzaren bidez mundu digitalera jauzi egiteko. Programa presentziala eta doakoa izango da. Parte-hartzaileek metodologia, ikuspegi eta aholkurik onenak jasoko dituzte mundu digitalean enpresa bat egokiro sortzeko. Xedea da helmugara iristen laguntzea, euren proiektua identifikatzeko eta arlo digitalari lotutako negozio-ideia gauzatzeko behar dituzten tresnak eskainiz.

 

Leer más ...

Lanbide Ekimenak zentruko zuzendari lanpoltsa

Lanbide Ekimenak zentruak zuzendari lanetarako lanpoltsa bat sortu du. Interesatuta dauden guztiak eman ahal izango dute izena irailaren 14tik, urriak 5era. Lanpoltsa gauzatzeko erabiliko den sistema lehiaketa oposizio publikoa izango da.

Zuzendariak bete behar izango dituen funtzioen artean hurrengo hauek daude:

Besteak beste, zerbitzuak eta dependentziak zuzendu eta ikuskatu, organismoaren ordezkaritza administratiboa egin, gauzatutako zerbitzu eta jardueren txostena urtero idatzi, edo erabiltzaileen iradokizunak eta erreklamazioei erantzun. 

Hautaketa prozesuan parte hartzeko ondorengo unibertsitate tituluen jabe izan behar da: Enpresen administrazioa, Ekonomia edo Industria ingenieritza eta, gainera, euskara mailari dagokionean 3. HE egiaztatzea.

Informazio gehiagorako Bizkaiko Boletin Ofizialean argitaratutako dokumentuan ikusi daiteke:

 

Normatiba

 

Eskaera

 

Leer más ...

IKASTAROAK - CURSOS

Urria eta Azaroan zehar hiru ikastaro jarriko ditugu martxan: WhatsApp eta Email Marketing, Ikasi Zure Web Orria Sortzen (Wordpress), eta Analisi Ekonomiko Finantzieroa. Azkar ibili plaza mugatuak baitira!!

Leer más ...
Suscribirse a este canal RSS