Prestakuntza - Bizikleta Konponketa eta Errestaurazioa

Lanbide Ekimenak Zentroak prestakuntza ekintza berri bat jarri du martxan: Bizikleta Konponketa eta Errestaurazioa. Oinarrizko ikasketak dituzten16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta TXERTATU Programa eta Europako Gizarte Funtsari esker jarri dogu martxan. Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIFek eman du.

 

Prestakuntzan parte hartzen duten gazteek bizikletak konpontzen eta zaharberritzen ikasiko dabe, eta horretaz gain Coach baten laguntza izango dute euren gaitasun pertsonalak garatzeko.  Apirilean hasi eta uztaila bukaera arte luzatzen dan ekintza bat da, Gernika-Lumon garatuko dena goizeko ordutegian eta Busturialdeko gazteek lehentasuna izango dute. Izena eman nahi izanez gero bete HEMEN eskatzen diren datuak.

Etiquetado como :