Bihurtu aldaketaren parte eta bizikleta erabili
- Publicado en Formazioa-Formación
- Imprimir
Azken urteotan bizikleten erabilerak gora egin du nabarmen. Oro har, aisialdian edota kirola egiteko erabiltzen da, baina baita beste garraiobideen alternatiba gisa ere. Herritarrak gero eta kontzientziatuago daude aldaketa klimatikoak eta ibilgailuen erregaiak sortzen duen kutsadurak eragiten duten arazoaren aurrean. Ezin bazterrean laga, bestalde, gure udalerri eta hirien inguruko hirigintza aldaketa. Arrazoi hauek guztiak direla eta, bizikletaren erabilerak gora egin du, arestian esan bezala. Eta erabilera honetan ezin ahantzi bizikleta erabiltzaileak transmititzen duen irudi positiboa, eta baita, jakina, Europako hainbat eta hainbat herrialdetan sakabanatuta dauden bidegorri-sareak duen erakarmena.
Udalerri askotan bizikletak alokatzeko zerbitzua eskaintzen dute. Interneten ere hainbat plataforma daude bizikleta erabiltzaileen artean bizikletak trukatzeko. Ondorioz, lanbide mota berriak hasi dira sortzen bizikleta sektorearen inguruan: merkantzia garraioa oinezko guneetan; merkantziak banatzea, azken kilometroaren konponbide gisa; antzinako bizikletak eraberritu eta hauen balioa sustatzeko lantegiak; bizikletak alokatzeko zerbitzua; txirringa-zaleei bideratutako aisiarako lokalak; bizikletak konpontzeko eskuzko tresnen erabilera partekatutako tailerrak eta askoz gehiago ere
Testuinguru honen arabera, Busturialdeko gazteak hartu ditugu kontuan eta hauen aldeko apustu egin. Asmo eta helburua trebakuntza jarduera zehatz bat antolatu dugu Bizikletak Konpondu eta Eraberritzeko. Gazteei zuzendutako ekimena da, 16 eta 29 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Oinarrizko ikasketak behar dituzte horretarako. Ekimen honek Europako Gizarte Funtsaren babesa du eta GARAPENeko TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIFek eman du
Jarduera formatibo hau apiril eta ekainaren bitartean eskainiko da, goizera, Gernika-Lumoko udalerrian. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko, ekimen honetan parte hartu nahi duten gazteentzako. Ibili bizkor, eman izena lehenbailehen, plazak mugatuak dira eta.