3D Inpresio Ikastaroa

Lehen aldiz 3D inpresio ikastaro eskainiko dogu Lanbide Ekimenak Zentroan TUMAKER enpresarekin batera, Martxoak 6tik 16ra goizeko ordutegian. 3D inpresioa fabrikazio mundu barruan iraultza bat bilakatzen ari den honetan beharrezkoa da eskualdeko gazteak abilezia berri hauetan trebatzea, etorkizunak eskaintzen dituen erronken aurrean prestatuta egon daitezan.

 

 

Ikastaroa guztiz doakoa da eta Busturialdeko herritarrek izango dute lehentasuna. Parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira:

  • 30 urte baino gazteagoa izatea
  • Goi mailako Lanbide heziketa edo Unibertsitate titulua izatea
  • Bizkaian erroldatuta egotea

Ikastaroko eduki teorikoan hurrengoak ikasiko ditugu:

  • 3D inpresioa
  • Inpresio estrategiak
  • 3D eskanerra
  • Teknologia
  • Norberaren proiektu praktikoa

Ikastaroan zu bezalako beste pertsona batzuekin elkarlanean aritu zaitezke, zure antzeko  profila eta zaletasuna duten pertsonak.Goi mailako talde bat osatzeko aukera aproposa, eta nork daki, proiektu barri bat sortzeko aukerak eskaini ahal dituena.

 

Norentzako izan daiteke interesgarria?

  • Mekanikariak
  • Elektrikariak
  • Diseinatzaileak
  • Sendagileak
  • Arkitektoak
  • Ingeniariak
  • Irakasleak
  • Zinema, animazioa eta bideo-jokoen munduko pertsonak
  • Etab.

Baldintzak betez gero aprobetxatu aukera hau, plazak mugatuak baitira.

Izena emateko deitu 946255758 telefonora edo bete hurrengo galdetegia

Etiquetado como :