Eneko Olaeta Taxi Markina-Xemein

Honekin hasiera emango diegu gure zentrotik igaro diren ekintzaileen berri ematen duen artikulu sortari.

 

 

Gaurko honetan Eneko Olaetaren ekimena aurkezten dizuegu: Taxi zerbitzu berri bat jarri du abian Markina-Xemein eta inguruko herrietan, 24 orduz eskuragarri dagoen zerbitzua. Bere bezero gehienak enpresa mundutik datoz baina baditu bezero partikularrak ere, eta nahiz-eta batzuen eta besteen behar izanak desberdinak izan guztiei egokitzen ahalegintzen da.

Betidanik egin nahi izan duen lana da, ez bat batean sortutakoa, hori dela-eta gogotsu dago bere lana ahalik eta ondoen egin nahian bezero berriak erakarri eta berarekin jarraitu dezaten. “Zerbitzuaren kalitatea zaindu beharrezkoa da baita banakako zerbitzua eskaintzen ahalegintzea, bezero bakoitzaren egoera eta behar izanak desberdinak baitira”.

Hau guztia aurrera eroateko, Lanbide Ekimenak Zentrotik aholkularitza zerbitzua eskaini eta diru-laguntzak eskatzen lagundu diogu, “oztoporik handiena laguntza ekonomikoarena izan da baina proiektu eta aholkularitza on bateri esker ez dut arazo handiegirik izan”.

Azkenik, “Jende berriari aholku moduan zera esango nieke: laguntza eskatu dezatela, adibidez, Lanbide Ekimenak Zentroan edota zure konfiantzazko bankuan, enpresari berrientzat laguntza bereziak baitaude”.