13.000€ banatuko ditugu - Vamos a repartir 13.000 €
- Publicado en Ekintzaileak - Emprendedores
- Imprimir
Lanbide Ekimenak Zentroan 13.000 € banatuko ditugu langabezian dauden ekintzaileen artean.
Diru-laguntzak bi motatakoak izango dira:
- Alde batetik, enpresa ideia bat dutenei zuzenduta daudenak. Horiei aholkularitza zerbitzua emango zaie ideia hori egokia den edo ez aztertzeko, eta azterketa hori egiten den epean zehar diru-laguntza bat izango dute.
- Bestetik, jarduera berri bat martxan jarri nahi dutenei zuzenduta daudenak. Horiei jarduera berria gauzatu eta martxan jartzen lagunduko zaie eta denbora horretan zehar diru-laguntza bat izango dute.
Diru-laguntzen onuradun izan nahi dutenek hurrengo baldintza bete beharko dituzte:
- EAEn erroldatuta egotea
- Langabeak izan eta LANBIDEn izena emanda egotea
- Inoiz Autonomotan altan emanda egon ez izana
- Negozio ideia bat izatea
- Laguntza bardin hauek eskatu ez izana aurreko deialdiren batean
- Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekin ordainketa bete beharrak egunean izatea
Etiquetado como :