Zilar Ekonomia - Sorkuntza Tailerra

Busturialdean Zilar Ekonomia bultzatzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen dogu.

 

 

 Talde eragileak proposatuta sorkuntza tailer bat egin dogu Plataforma 50 Hacking Longetivity enpresaren laguntzarekin. Tailerrean parte hartu dute, talde eragileko erakundeez gain, Busturialdeko norbanako eta enpresak (adibidez, Zure Alde Kooperatibako kideak). Guztion artean hurrengoak aztertu ditugu:

  • Zer da Busturialdeak duen onena bertan zahartzeko?
  • Zer da Busturialdean hobetu daitekeena?
  • Hobekuntza hori errealitate egiteko ideaiak

Hurrengo arloak aztertu ziran:

  • Osasuna eta zaintza
  • Mugikortasuna
  • Bakardadea/Erlazioak
  • Aisia
  • Merkataritza
  • Turismoa
  • Etxebizitza
  • Beste batzuk

Bertatik ateratako emaitzak aurrera elkarbanatuko ditugu zuon guztiokin