Barrutialdeko ikasleekin egon gara

Maiatzak 13an gure ekintzailetza teknikaria dan Joseba Irazabal Barrutialde Institutuan egon da, urtero antolatzen duten ekintzailetza astearen barruan.

 

 

Barrutialde institutuan Urrats Bat programa lantzen dute, aktibitate barri bat sortu nahi duten ikasleak laguntzeko. Ekimenaren web orrian jartzen duen bezela "Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da."

Josebak, gure zentroaren berri emateaz gain, ekintzailetza zerbitzutik eskaintzen dan laguntza azaldu die. Aktibitate idea aztertzearen garrantzia azpimarratu eta gurekin elkarlanean aritzera gonbidatu ditu ikasleak.

Ea laister gure zentroan ikusten zaituegun!!

Etiquetado como :